2011 urteko udazken hasieran, asteburuko giro ona aprobetsatuz, azken hirumilakoa egiteko aprobetsatu nuen.
Gabarnira larunbat arratsaldez hurbildu, bertako parking batean kotxea aparkatu, afaldu eta gaua kotxean pasatzea erabaki genuen.
Ez zen batere gau ona izan, baina hurrengo goizeko 5ak aldera, energiaz eta adrenalinaz josirik geunden, Gabarniko zirkorantz abiatzeko. Herritik irtetzen den pista batetatik gora, goizeko argirik nimiñoena ere aprobetsatzea beharrezkoa genuen, bidea aurkituko bagenuen ...
Ordu luze batez ibili ondoren, zirkoa atzematen hasi ginen, iluntasun beltzaren atzekaldean. Zirkotik gora Sarradets-eko refuxiora dagoen bidea aurkitzeko dexente kostatu zitzaigun arren, azkenean aurkitu eta malkarretatik gorantz jarraitu genuen.

Harkaitz artetik gora egiten genuen bitartean, Gavarniko ur jauzi handiaren perspektiba zoragarria apreziatzeko aukera izan genuen. 200 metro baino jauzi handiago baten bitartez, urak azpian duen amildegia aiseki ganditzen du, 2 edo 3 segundutan zirkoan isuritzen direlarik.
Gero eta gorago, gero eta liluragarriago !!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
Eta, Sarradetseko refuxioa han goian .......................................................
No hay comentarios:
Publicar un comentario