Ondorengo lerro hauetan, urriko azken asteburuko zubia aprobetsatuz, neska laguna eta biok, Zuriza aldean egin genuen txangoa eta bertan ateratako argazkiz osaturiko kontakizuna aurkituko duzue.
Blog honetan zintzilikatuko dudan nire lehen kontakizun edo erreportajea izango da eta ea zelan gelditzen zaidan ...
Pasa den hilabeteko 30aren arratsaldea zen, ilundu aurretik Zuriza-ko kanpinera heldu ginenerako. Gainean duzuen argazki honetan, Zurizatik Atxar de Alano-ko mendilerrorantz ageri den mendikate honen ikuspegi zoragarria duzue ikusgai.
Gaua kanpinean igaro eta hurrengo goizean, bederatziak alderako martxan ginen, gure helburua zen Atxar de Alano edo Peña Forcarantz. Kotxea Zurizatik ezkerretara igotzen den pista batetatik Llano de Tachera-arte hurbildu genuen, erreka albo batean aparkatuz.
Motxilak bizkarrera eta, udazken kolore gorriz pintaturiko basoan barrena maldan gora abiatu ginen.
Zuhaitzek erakusten zuten edertasuna aipatzekoa zen eta horrela Tacherako pasorantz abiatu ginen.
Harri artetik, metroak gora egin eta ordu betean, 1947 metrotara aurkitzen den pasora heldu ginen.Atzean, Zuriza eta Ezkaurre, aurrean Atxar de Alano eta Peña Forcarantz irekitzen den goi ordoka.
Goi ordokako urek osaturiko meandroak eta urak higaturiko karst eta lapiazak ikusgai genituen gure ibilbidean zehar.
Karst hauetatik igarotzea dexente kosta zitzaigun arren, beste ordu eta erdi batean, Peña Forca (2390 m) eta Peña del Rincon (2353 m) artean dagoen pasora heldu ginen, 2237 metrotara. Bertatik Ozako oihana eta bailara honen gainean aurkitzen den Aguas Tuertas-eko meandros beteriko zelaia ikustea lortu genuen.

Tarte honetan mokaduren bat jan eta beranduegi egin baino lehen goitik beherako bideari ekin genion, inguruko paisaia zoragarriarekin disfrutatzen genuelarik.